gutuna

 

nire lagun haundia

zure hutsune sakon hori

paseatzera ateratzen duzunean,

nire tristuraren atzetik

errebeldiazko sentimendu urduri batek

enbargatzen nau.

 

zergatik beldur hori?.

 

zuretzat ari dira

apropos

ehun kuku kantari.

 

airea

zure ahoaren parean

pausatzen da

esne freskoa bailitzan,

 

izartegiaren argiak oro

pizten dira

egin dezazun lo,

 

ta munduko arloterik bitxiena

berriz,

zuri so.

 

ireki hutsune horri zulo bat.

irten hona.

entzun

hemen kanpoan

ari den

musika eder hau.

 

                  w1981

 

  

  

© Rafa Egiguren

 


www.susa-literatura.eus