Preso egon denaren gogoa

 

Preso egon denaren gogoa

gartzelara itzultzen da beti.

Kalean juje, fiskal eta

abokatuekin gurutzatzen da

eta poliziek, identifikatu ez arren,

beste inori baino luzeago

begiratzen diote, bere pausua

sosegatua ez delako

edo sosegatuegia delako.

Bihotz barruan

betirako kondenatu bat darama.

 

w1987

Musika: Mikel Markez

 

  

  

© Joseba Sarrionandia

 


www.susa-literatura.eus