Ghettoa
Lekunea ikaragarri zabali zen
lau aldetara argizko hutsuneak
bortxa egiten ziola mundu hertsiari
Ene bihotza gatibu zegoen baina
lau ideia hertsiagoen jira-birazko
mugimendu amaigabeko zorabioan.
Baina ikusi dut ikusi
zuhaitza soila
hornidura guztiez biluztua
ilunabar gorian
zeru argiaren kontra islatua
soila
bakarra
bakana
marra hutsa
Ene arimaren atxikidura bakarra
w1973
©
Mikel Lasa