Bien artean
Gauaren erdian entzungo duzu bere ahotsa
ezin egonik, larritasun bizitan
isiltasunerantz bultzaka garbitu beharrak,
oinazean, heriotzan eta tristura betean
desesperantza gainezka
hutsunera erori zorian
maite gaituen begiaren
babesaren beharrean
engainamenduaren festa-buru gauean
algararen txorabioan.
Baina egungo ta biharko egunaren artean
bitarte izugarriak ezarriko ditut
eta goizalba soilean izanen naiz.
Zentzuzko gauzetarantz
abiatuko zara zuzenean.
Ederrena izanen zara, garbiena, egokiena,
zeure neurri justuan.
w1965
©
Mikel Lasa