Salamanca I
Jardineko urratsak gaztaro
tormentatu baten oroitzapena dute xahutzen.
Salamanca aldean Tejares.
Ibaiko ur beltzean ene aurpegia islatzen.
Chamberiko txabola txiroak
hiriaren garezur muinoan.
Izudura eta biok harriturik...
Ibai bat bestearen ondotik geldiro
Tormesek amets-guraz ninduen inguratzen.
Larridurak amore eman ninduen
abia handian zetorren Gaztelako gaua zabala.
w1964
©
Mikel Lasa