Baudelaireren gisa
Higuina eta tristura begi bietan
gizonek ez diote engainatzen.
Barre ta irri zurietan
haragiaren grinak ez du berotzen
bere ezpainik, ez bihotzik.
Desprezio eta higuina dario
begi bi beltzetatik.
Maite haut maite,
kaleetako zozoak ez beste.
Maite haut maite
baina gorrotoz eta zoramenez
hire gorputza nire arimaren truke.
w1961
©
Mikel Lasa