Paranoia

 

Zurrun gor bat kateetan dilindan

Arimako urkabe goratik:

Euli beltzek botzezko firrindan

Jan arren, hor dago beti zutik.

 

Haur ilortu baten hezurtxoak

Neska-lehen-odolaz nahasiz

Egiten du sorgin den atsoak

Maitagailu bat, on dena guziz.

 

Guk ordea zer dagigu hemen

Kantatuz goiz-arrats Miserere,

Minak oroit gure zahar amen

 

Eta zainduz, ez jakinik ere,

—gure symbol eta gure itzal—

Urkatu haur urkabean martzal!

 

w1955

  

  

© Jon Mirande

 


www.susa-literatura.eus