Igelak

 

Aintziko urerat

ilargi laurden bat erori zen,

zuri, jori,

gauko zitu zori:

igelek jan dute, igeltto igeldariek.

 

Orain, aldiz,

intzirika daude igel-igelttoak,

igel-igeltto zoroak...

 

Gau minean

aintziko igelek dute, ai! ei!

ilargi-min.

 

w1950

Musika:         Bixente Martinez (1987)

                    Beñar Achiary (1988)

 

  

  

© Jon Mirande

 


www.susa-literatura.eus