Gaua, hotza, negua

 

Esnatu eta

tren huts batean nago.

Jomugara aspaldi iritsia,

bagoi luzea jendez hustu da.

Ilunak hoztu egin du

kristalen kolorea.

Geltokian ere inor ez,

bakardadearen estuasunetik ihesi denak.

Ahuldua, ezer egiteko kemenik gabe,

ikara sentitzen dut,

tristurak itotzen nau.

Nola iritsi naiz

izarren distira izoztuaren pean

hedatu den

desanparo gordin honetara?

Nola barneratu zait

txakur basatien

izu etsitua

bihotz zuloraino?

Tren huts batean sentitzen naiz, maite,

esnatu eta ondoan ez zauzkadanean.

 

w1998

Musika: Mikel Markez (1999)

Jabier Muguruza (1999)

  

  

© Pako Aristi

 


www.susa-literatura.eus