Flexoa iratzartu egin zen gau batez

lo nengoela.

Doministikua jaurti zuen eta filamentu bat

erori zen poemen gainera.

Su hartu zuten.

Mindua aurkitu nuen flexoa goizean.

Hain xarmantak ziren, denak buruan dauzkadala uste dut, esan zidan.

Orain poema bat egin nahi dudanean flexoari begiratzen diot.

Gogoratzen da, eta nik idatzi egiten ditut.

 

w1989

  

  

© Pako Aristi

 


www.susa-literatura.eus