Infinitu

 

                   1

Bihotz bat, ez barruan ez kanpoan

Beti mugimenduan, beti isurian

Arbola bat hazten bere odoletan.

 

                   2

Mila arima, ez jaio, ez hil,

Bizitza duten gorputzak ezagutzeko,

Argia duten ezpainak irekitzeko.

 

                   3

Esku bat, ez ezker, ez eskuin.

Iragana eta oraina eta geroa biltzen,

Diamantea hausten, zerua zerratzen.

 

                   4

Begi bat, ez argian, ez ilunean,

Esentzietan itsasten,

Objektuez harantzago.

 

w1997

  

  

© Felipe Juaristi

 


www.susa-literatura.eus