Denbora nostalgia egiten da

eta zure presentzia isiltasuna;

nostalgia astuna

zure ausentziarekiko

arratsaldearena.

 

Denbora isiltasuna egiten da

eta distantzia denbora

eta errauts bihurtzen gara

ohargabe pasatzeke pasatzen denboran,

denbora eta distantziazko

isiltasun urrutikoan;

zure ausentziarekiko

arratsaldearena.

 

Eta orduan ikusten duzu

urtea igaro dela

eta ez zarela zinena

hain gazte eta hurbil zinela.

 

w1984

  

  

© Felipe Juaristi

 


www.susa-literatura.eus