Arrotz gure etxean

maitasunik gabe

bakarti eta ero

bihotza sobera bero

amodioaren bila eta ez aurkitu

magal beroaren aterbea behar eta

beti hotz,

 

herriz herri

atzo goizean galdu herriaren bila

eta ezin topatu,

exiliatua nire herrian

             mundu osoan

lurrez lur

osatua eta maitatua izan nahiz

eta kondairaren ihautearen soka dantzan

ezin sar,

 

eta

aldiz dantzut erresiñolaren kanta bizigarria

aldiz oinazearen hasperena.

 

w1977-79

  

  

© Jose Angel Irigaray

 


www.susa-literatura.eus