Oinetako lur hau jabilt ikaran!

Ai, aldi honi ahal bagenezaio enpara!

 

Ginen eta bagara

sendituko ote dugu nehoiz egunsentiaren zirrara?

Goazen beti aitzina

goazen aurrera,

Ortzi, Mari, jainko eta jainkosa guztiak!

 

Jaun Peru Abendañokok zexola,

guk diñogula:

zatozte aldamenera

ezin dugula

behar dugula

urzuriaren indarra!

errotikako esne eta sustraiak

iduzki eta ilargia

egiazko jakinduria,

 

baina oihu luze hauek ez doazila urrutira

geldi bitez hemen

                     ikararen ikara

                     oinetako lur honena!

gure odolean barna

iganez

irakinez,

 

ai, aldi honi ahal bagenezaio enpara!

 

w1977

  

  

© Jose Angel Irigaray

 


www.susa-literatura.eus