Egunsentian

langile ilunak lantegi ilunetara zihoazenean

usoak

haien urrumez aidea betez

                               esnatzen zirenean

kalegarbitzaileek kaleari

                           aurpegia garbitzen ziotenean

etxerantz abiatu nindunan.

 

Goizeko lehen argi irrifartsua

zaldirik onena baino indartsuagoa

igo zitzaidanan burura

eta ohean

hik emandako musuek

oraindik ferekatzen zidaten bihotza.

 

Eta hire usain urdinaren txoriak

ez itotzearren

ez nindunan dutxatu etxeratutakoan.

Betileen artean

hire historia guztiak gorde egiten ditinat

amoroski.

 

w 1981 

 

© Xabier Montoia

 


www.susa-literatura.eus