Aitorpen

 

Lerrootako txarrantxatik ate arratsalde hau ulergaitza da

Ez gauden etxe bat bezalakoa

Zailagoa behar du ezer ez duenarentzat bestek ukatutakoarekin bizitzea

Errudun naizelako zoriontsu naizelako maitasunaren helburu ezin du meniak izan

 

Bihotza paraje haize-ezkutua dut

Ibaiaren alde banatan dira duintasunaren koordenadak

Lugon Le Muret-en

Akorduak uztak erreko ditu

Gurean bizitzea arrain buruz betetako oheetan etzatea da

Kakoan eraitsitako etxe bateko giltzak dituzula jakitea

Eta inor datorrenean hustu egiten dugu herria orube abandonatu bat bezala

Gauez garai bateko hormak eta leihoak asmatu beharrean gara

Inoiz eskailburuan hilik agertuko den gizona irudikatzen

Dei sor batek atzerrian hiltzera ekarria

Eta errudun sentitzen naiz egunero

Baina ez orduero minutuero uneoro

Eta neure bizitza kontatzen ari naiz

 

w 1995

 

© Jose Luis Otamendi

 


www.susa-literatura.eus