Rikardo Arregiren heriotzeagatik auhenez
Auhenaren pentsamendua 13
(Zatiak)

 

Herria dago negarrez,

beti penetan;

ez dago zergatik jarrai,

ama,

trantze honetan.

 

Euskera galduko bada

erderagatik,

gal benazate betiko,

ama,

ni berarekin.

 

Bizi gaitean

beti bakean,

baina guztiz libertate,

ama,

eder batean.

 

Negarrez jarraikitzeko

ez dago lotsa

herriari eman behar,

ama,

diot bihotza.

 

      w 1970

      Musika: Atahualpa Yupanqui - Maite Idirin

 

© Gabriel Aresti

 


www.susa-literatura.eus