Souvenir d'Espagne pour mesdemoiselles Solanje et Helena Gereziaga

 

Hau da Bilbo, esan zuen gizonak.

Kapela zuria zeraman gizonak, eta

Hau da Bilbo, esan zuen. Hau da

Pinturaren Museoa, esan zenuten.

Peut-être, esan nuen, ez dakit.

Ez nekien. Ta zer? Ez naiz lotsatzen.

Zergatik burjesa egonen da

museo honetan izenez, laudorioz,

(Halako konteak eman zuen pintura hau),

pilotuaren eta marineruaren

izenak

hilobi baten gainean ez daudenean?

 

Zer da hori? Seinalatu zenuten leihotik.

Deustuko Eskola. Jesuitena.

Ez, hangoa. Egurrezko etxe haek.

Ijitoak, esan nuen lotsaturik.

Urrutian entzuten zen trumoia.

Grekoa. Goia.

 

w 1963

 

© Gabriel Aresti

 


www.susa-literatura.eus