Neguan lore

 

Nork sorterazten zaitu, bertso-berri labur?

Olerkari zar onek barnean izotza...

Agertu zeraneko, negu-lili, elur

artean argitu zait erabat biotza.

 

Nor izan zaitekenez ezin dut igarri:

aitaren magalpeko? umezurtz bakarra?

Zerana zeralarik, ene baitan larri

ezin egon naiteke, senide azkarra.

 

Nere bizitzarteko udamin beroa

al duzu ernerazle guri eta bizkor?

Datorken udaberri garden ta eroa

aditzera ematen al didazu baikor?

 

Noruntz io, ezker-eskuin, edo, aintzin-gibel,

zure berri izateko? Nik neuk ezin iakin.

Lenaldia gogora oi datorkit goibel,

ta geroa, gaupean, zeatz ikus ezin.

 

Nire izangoaren asikina ote

zaitut, ala, damurik, ondakin mingotsa?

Parrearen azkena, ala, poza date,

lili, adierazten didazun abotsa?

 

w 1958

 

© Iokin Zaitegi

 


www.susa-literatura.eus