Barreneko armiarma

 

Beti-beti, eten bage,

neronen biotza —amarratz eunlea—

arian-arian egiten sarea.

 

Beronen lan gelgarrian

geroago eta geiago, gaxoa!

oarkabe nastuz ta nastuz dioa.

 

Beti-beti, eten bage,

lanean ari da ardura berdinez...

ta ni euna urratzen azartu ezinez.

 

Biotzaren sare ori

urrezko ariaz egiten diardu...

maiteren bat edo, nai luke atxitu.

 

w 1946

 

© Iokin Zaitegi

 


www.susa-literatura.eus