Harri urdin baten kolpeaz lehertzen zareten arrebok

Gaua ez da armiarma bat baino, handia eta herabea

Nurenberg-eko errinozeroa, deskrizio urrunez egina

Gauagatik hartu zuten erleek Erroma, Zuberoa.

 

Rubizko latsetan bainatzen zareten lagunok

Zer da bada gorrotoa, denbora bera hainbestetan

Kaietenian sartu eta harritxintxarrak egoztea malkotan

Otarantzaz beteriko egunsentietan, ilunabarretan.

 

Bedatseko ihintzetan maitatzen duzuen arrebok

Orenen samurtasunaz genituen bedeinkatu etxeak

Holderlin berridatziz hogen gureak garbi zitezen

Izotzezko amodioak bezain arin, kolpe hotz batez.

 

Memoria urdinska bat zor dizuet, iragangaitza.

 

w1989

  

© Iñigo Aranbarri


www.susa-literatura.eus