Zazpigarren aldia da

Zure sabel malgura natorrena

Begi laranjadun narraztiak ikustera

Eta belazeetan oroitu naiz zutaz

Landare iharren artean paseatzen

Ez omen zaude baina

Iazko aintziran

Eta zinema ilun baten sartu naiz

Ez bainuen autobusik artean

—filmeko neskuts ilegorria

krokodil artean bizi zen.

eta edelweissak hazten

zitzaizkion arratsero

ditipuntetan, marrubi usainez—

Gero zure zain izan naiz geltokian

Bidaia ajentzia bateko argazkiei begira

Baina ez zara itzuli

Eta aspaldian ez dudala irten

Gogoratu dut, urdinez

 

w1989

  

© Iñigo Aranbarri

 


www.susa-literatura.eus