Charlevillen horditurik

te deumaren aitzin notak rumetan itoaz

saint jacqueseko organista zitala

goizero bezala koruko irudiak irendu ondoren oro

neke birjinaz altxa eta urkatu egiten da gaur ere

alanbrezko ezpain dirdiratsuak kiosko antzuetan

nahigabe ia josten kausitzen elkar

pleyadeak enboteilatuz erretenak multiplikatuz

doazen bitartean gotikoki eta han

abailduriko farola hitsen gonapean

ainitz gezi zorrotzen zaztadak dzazt

lehertzen diren zelai berdezko espaloian

gernu loditan aise nabiga zezakeen

untzi mozkorraren alboan arthur

absenta botila hutsa biluzik datza

unibertsu erraldoi mazkala

morturik gotorrena ma folle suzanne

 

w1985

  

© Iñigo Aranbarri

 


www.susa-literatura.eus