Lizar bat itsasoaren erdian ernetzen da

Eta mila bestiariotan lehertzen bitsaren arima

Negar egiten dut zure oinetara

Malutetan lokarturiko hegazti tristeengatik

Zilarrezko esnea edanen duten hodeietara

Ez naiz argi mintzatzen, eta badakit

Itsaso bat lizarraren erdian ernetzen da

 

w1989

  

© Iñigo Aranbarri

 


www.susa-literatura.eus