Amicus populi romani
baobab erraldoiak arizonako mortuan:
hurbiltasunak urruntzen nau
eta vice versa.
mundua bezain handia litzatekeen amodioa nahi dut.
paxidermo pizuek eskuak
lehertzen dizkidate.
damero xuribeltzean saltoka ibiltzen
dira
txantxikuarrak.
haizearen hitzak oro ez ditut ulertzen.
normalean euriarekin solasean ari naiz.
galaxia bezain iluna izango den heriotza nahi dut.
itsasoan igerika nabil
baina nere arrain nostalgiak
aterabiderik ez du.
albaniako durazzon amicus populi romani egin naute.
xoilik hutsaren usaina duen ahanztea nahi dut.
w
1988
©
Itxaro Borda