( I...),

memoriarik gabeko urtxori ezdeusa, ez huke

       kezkatu behar;

egunaren erretenetatik ihes doan argi gorrizta

       ez duk galduko,

eta ez duk betikoa ere izanen arratsaren odolustutze

       nagi hau, ez, (MAINAIA)

portzelanazko ontzi beltzean ixuriko duk

eta limoien gisa horituz

bihar itzuliko duk berriro

   (hodei bakanak

   garisail distiratsuetan bihurtzen

   ikusiko dizkiagu)

eta ordurako

ezkutatuak izanen dituk Van Gogh,

edo hi

   hi herorri,

mintzen hinduten bele saldo gosetiak

 

                                                      Theo

 

w1976

  

© Bernardo Atxaga

 


www.susa-literatura.eus