geure etxea utzirik nora joan Kanada Argelia Turkia
zenbat aldiz panazko galtza beltz batzuekin zenbat aldiz
zigarro baten
ke urdinarekin jostatuaz
pentsatzen nora ihes egin zenbat gezur pilatu behar ote
Kanadako
basoen usaina izateko
zenbat adiskideren adios serio ikusi behar ote dira Pariseko
snack barretan goizeko hiruretan
hemen bezala ginebra botila batekin iraultzaz
mintza ahal izateko
zenbat aldiz urano bezala jiratzen jiratzen eta
jiratzen gure mendien ingurutik
zenbat urte barru borrokatu behar ote da
anaia gazteak kartzelan eguzkitan oilarite berriaren zain
dauden bitartean
bilbaoko aireportuan Istanbuleko abioia irribarrez hartzeko
zenbat aldiz gure borroka konkretuaren
begietatik
etorkizuna ikusi nahiaz
paranoiaren itsasoko uhinak gure bila datozen egun horietan
w
1974
©
Bernardo Atxaga