Han,
non mendiak kutxiloz eginak izan diren tokietan
berandu loratzen dira orratzak
eta udazkenetik negurainoko zubitik
eguzkirantz
abiatu zirenen erretratu txirtxilatuak
haize more
batek sakabanatzen ditu zakarrez be
tetako haranetan zehar
ahate basatien kanta ez da hara iristen
bai ama guztiz zaitut maite
urte batzuk beherago
ziutatearen kalerik zabalenetan
jendeak espaloiei begira
DIRAU
nolabaiteko irribarrea dibujatzen zaiela
ezpain nikotinatuetan
w
1974
©
Bernardo Atxaga