Ezten atzokoa

Ezten atzokoa

nere malkoa

 

Bart nere gelan

sartu intzananean,

negarrez bila nindunan.

Ire arpegi maiteak,

izu-ikara,

ildakoen itxura

artu zinan.

 

Baina eseri adi.

Ezten atzokoa

nere malkoa.

Ik eztakin, maitea,

zein leize sakona dan

nere gogoa!

 

Ez zaidan galdetu.

Alperrik uke.

Eztin inork galdetzen

zenbat ur tanta

ditun itsasoak.

Alperrik den

izarrak zenbat diran

kontatzen astea.

Beti zegon zeru beltzean

aruntzago,

beste bat gordea.

 

w   1953

  

© Nemesio Etxaniz

 


www.susa-literatura.eus