Itzulerako bidea hartuko du gaur soin batek. Metalezko kaxa batean egiten du bidaia. Haurrek bildu egiten dituzte paper pintatuzko bere ametsak. Bizi-hondar bat dago biltzeko, aluminiozko zeruan enpaketatzeko, lotzeko eta herrira bidaltzeko.

        Ez ahaztu etiketa eta perfumea.

 

 

© Tahar Ben Jelloum
© itzulpenarena: Bego Montorio


www.susa-literatura.eus