Euskadi 1984
Emilio Lopez Adan Beltza izan da zigortuenetakoa liburu soziopolitikoan. Diogunaren lekuko dira El nacionalismo vasco (1876-1936) (1975), Nacionalismo vasco y clases sociales (1976), El nacionalismo vasco en el exilio (1936-1960) (1977), El nacionalismo vasco (1876-1936) (osoa, 1977), Partidos políticos y grupos sindicales de Euskadi (1977), Mediación y Alienación del Carlismo al Nacionalismo burgués (1977). Eta, noski, Euskadi 1984, 1979koa.
Aurreko guztiak erdaraz dira, eta azkeneko hau bi hizkuntzatan, euskara eta gaztelaniaz.
Euskadi 1984 da, bestalde, nik aurkitu ditudanetan, zentsuran arazoak izan dituen euskarazko azken liburua. Euskal arazoari buruzko erdarazko liburuetan 1981ean ere aurkitu ditut zentsuraren markak.
Liburu honetan 23 orrialde bereziki seinalatu ditu zentsoreak: «se ocupa de la lucha terrorista por la independencia del país vasco y hace una dura crítica contra las detenciones y torturas». Eta segidan pasarte bat itzuli egiten du, iraultzari buruz autoreak zer pentsatzen duen azaltzeko. Guztira, 172 lerro azpimarratu ditu, eta 272 orri bazter markatu ditu zentsoreak.
Eta hala ere, dio ez da erraza inpugnatzeko oinarriren bat aurkitzea. Zergatik? Liburuan esaten den asko jada komunikabideetan agertua delako.
Nolanahi ere, sinadura irakurtezineko batek (ez dakit zein agintebiderekin) liburuaren denuntzia erabakitzen du:
El presente Libro constituye una apología del separatismo y de la lucha armada del terrorismo en el pueblo vasco, por lo que incide en el vigente Ordenamiento Jurídico y se estima que procede la adopción de las medidas previstas en el Artículo 64.2 de la Ley de Prensa e Imprenta.
Ez dirudi neurririk hartu zenik, barne ohar batean beste hau agertzen baita: «el Ministerio de Cultura decidió no adoptar ninguna medida especial sobre el citado depósito».
© Joan Mari Torrealdai