Lur argitaletxearen kalbarioa

 

Bi iturburu ditu Lur argitaletxeak: Arestiren Kriselu eta editorial-zenbakia kantzelatu berria zioten Equipo Editorial. Ezkertiar gisa «fitxatuta» zegoen Equipo Editorial. Eta Lur? Ezkertiar eta abertzaletzat joz gero, birritan madarikatua. 40ko hamarkadan «rojo-separatista» izango zen.

Lur saiatu zen hasieran bere «nortasuna» kamuflatzen. Sortzaile gisa, adibidez, holako eta halako agertu beharrean, politikoki fitxatuta zeudelako, hauen emazteak edo lagunak ageri dira. Estratagemak ez zien asko balio izan, Donostiako delegatuaren informazioen arabera derrepentean identifikatu baitzituzten egiazko promotoreak.

        Publikazioetan ez dute disimulu edo kamuflajearen bidea hartzen. Aurrera zuzen jotzen dute liburu soziopolitikoaren bidetik. Frankismoaren debozioko ez ziren hainbat autore eta gai itzultzen dituzte. Hala nola, Frantz Fannon-en Afrikar iraultzaren alde (1970), Karl Marxen Lan alokatua eta kapitala. Alokairua, Prezioa eta Irabazia (1971), Friedrich Engels-en Sozialismoaren aurrerabidea utopiatik zientziara (1972).

 

 

© Joan Mari Torrealdai

 

 

"Joan Mari Torrealdai / Artaziak" orrialde nagusia

www.susa-literatura.eus