Dinamika dinamita bihurtu zuten
1969ko irailaren 11n Diario de Navarra-n artikulu bat agertu zen, edo hobe esan «saski naski» bat, Elsa Scheelen-en argitaraketaren notizia, Lur-en promozio gutun bat eta Gernikako arbolari buruzko albiste bat.
Egun gutxitara, Guardia Zibilak ohar informatibo bat bidaltzen du MITera. Oharrarekin batera Txillardegiren txosten politiko-soziala dator, eta artikuluaren itzulpena.
Itzulpen hau txarra da, txarra eta gaiztoa. «Eta abar» «y una rama» da itzultzaile horren arabera, adibidez. Gaiztakeria beste honetan ikusten da:
LUR-ek euskal irakurle guziengana heldu nahi du, eta betiko publikoren indiferentzia dinamika gazte batez hautsi.
Lur quiere captar a todos los mejores vascos y la indiferencia de siempre del público convertirla en dinamita. (Nik azpimarratua).
Ez da goxoagoa Baleren Bakaikoaren Euskadiko dependentzia ekonomikoa (1977) liburuari egina. Bat-batean eta ustekabean hara non Baleren Bakaikoak armetara deitzen duen, Espainiaren batasunaren aurka.
Gure herriaren askatasuna posibleago izango litzateke Euskal Herria Europan integratuko balitza, ekonomi aldetik guttienez. Europako langileriari erakusten badiogu geure askatasunaren jabe nahi dugula izan eta langileria hori prest badago guri laguntzeko bere harmaz, grebaz, zalantzarik ez legoke greba honen ondorio ekonomikoak Espainiako erresumak segituan sentituko lukeela eta behartua litzatekeela zenbait postura definitzera euskaldunei buruz.
La libertad de nuestro pueblo sería más posible si Euskalerria se integrara en Europa, al menos en lo económico. Si les hacemos ver a los trabajadores de Europa que queremos ser dueños de nuestra independencia y si el cuerpo de trabajadores europeos está dispuesto a ayudarnos mediante armas, huelgas, está claro que España sentiría el malestar y se vería obligado a definir su postura respecto a los vascos.
© Joan Mari Torrealdai