1964-68

 

Bost urte hauek bai emankorrak! Gerora arrakasta izango duten hiruzpalau egitamu eta elkargok hemen dute sorburua.

        Ikastolen hasiera 1917an jar badaiteke ere, Ikastolak mugimendu eta gertakari gisa 60ko hamarkadan indartu ziren, eta batez ere hamarkadaren bukaera aldera beren antolaketa propioa moldatu zutenean (Ikastolen Federazioa, eta beste).

        «Euskal Kanta Berria» 1962an abiatu zen Iparraldean Labegerierekin, eta 1965ean indartu Hegoaldean «Ez Dok Amairu»rekin.

        Euskararen batasunak 1964an hartu zuen Baionan gero 1968an Arantzazun izan zuen formulazioa.

        1966an jaio zen alfabetatze mugimendua, batez ere Rikardo Arregiren ekimenez.

        Euskal gaietan ariko diren bi argitaletxe eratu ziren 1968an: Txertoa eta Retanaren La Gran Enciclopedia Vasca.

        Produkzio editorialak gorako bidean dihardu: 48,4 titulu urteko ateratzen da. Urte hauetakoak dira Txillardegiren Huntaz eta Hartaz eta Gabriel Arestiren hiru «harriak». Harri eta Herri olerki-liburuarekin Arestik Espainiako Literaturako Sari Nazionala, «José María Iparraguirre» izenekoa, jaso zuen 1968an.

Jakin eta Olerti aldizkariak, 1969an, agintetik botea izan bezperan, debekatu egin zituen Fraga Iribarne Informazio eta Turismo ministroak.

 

 

© Joan Mari Torrealdai

 

 

"Joan Mari Torrealdai / Artaziak" orrialde nagusia

www.susa-literatura.eus