Motiboak errenkadan

 

Zergatik interesatu naizen hainbeste zentsura dela eta ez dela?

        Arrazoi bat baino gehiago dago.

        Bat, eta agian nagusia, zentsura jasan izana izan daiteke, idazle gisa eta Jakin eta Anaitasuna-ko arduradun gisa. Unerik gorena, niretzat, 1969koa izan zen, Fraga Iribarnek, ministro gisa azkenetan zegoenean, Jakin aldizkaria debekatu zuenekoa.

        Bigarren arrazoi bat ere bada. Nire lan profesionalarekin du zerikusia. Liburuaren munduaz interesatu naiz aspalditik, eta frankismo garai osoan etengabe egin dut topo zentsurarekin. Beti pentsatu izan dut zentsurak, askatasunik ezak, eragin handia behar duela izan, sorkuntzan bezala (autozentsura, oroz gain), liburuaren prozesu osoan. Gaia espreski arakatu dudanean, baietz ikusi dut.

        Soziolinguistikaren alorrean egin ditudan inkurtsioetan, bestalde, maiz agertzen da zentsura. Frankismoaren hizkuntz politikan euskarak ez du lekurik, ez du funtzio kulturalik, eta horren ondorioz hartzen diren erabaki administratiboek eragin negatiboa dute euskal argitalpenetan. Arazo honek ere asko kezkatu izan nau beti.

 

 

© Joan Mari Torrealdai

 

 

"Joan Mari Torrealdai / Artaziak" orrialde nagusia

www.susa-literatura.eus