Ortega y Gasset-en herentzia?

 

Espainiako Gerra Zibil aurreko urteetan Ortega y Gassetek eragin handia izan zuen intelektualen artean. Frankismoan ere honen ikusmoldeek erraz korritu dute.

        Ortegak liburu-produkzioaren gigantismoa deitoratzen du. Bere iritziz liburua, produkzio gehiegizkoaren poderioz, errabiatu egin da eta gizakumearen aurka altxatu. Zer egin behar du gizakumeak? «Habrá de ejercer la policía sobre el libro y hacerse domador del libro enfurecido». Zeregin hori liburuzainarena da, Ortegaren gardiz, baina Francoren Erregimen Berrian Gobernuak hartzen du bere gain zentsuraren bidez.

        Hiru puntu ditu Ortegaren tesiak: liburu gehiegi dago; liburu gehiegi produzitzen da; eta gehiegi irakurtzen da gaur. Eta horren arabera, bi egiteko emango dizkio liburuzainari: ekoizpena arautzea edo modulatzea, eta irakurketen iragazkiarena egitea.

        Erregimen Berriko agintariak bat datoz Ortegaren ideia hauekin, eta hartuko dituzte. Baina frankismoan zeregin hauek ez dagozkio liburuzainari, baizik eta aginteari berari zuzenean.

 

 

 

© Joan Mari Torrealdai

 

 

"Joan Mari Torrealdai / Artaziak" orrialde nagusia

www.susa-literatura.eus