(Oarra: Joakin adixkide zintzoak bertso batzuk bidali dizkit,

      eta auei erantzunaz, sei auek egin dizkiot)

      Lazkau: 1965'eko Uztailla'ren 13'an

 

Negu ankerrak kopet illuna

udaberriz zun estali;

Udaberria txorien kantuz

berriz zitzaigun itzuli.

Neri ordea, gogo-ametsak

naigabez dizkit irauli,

ta ņirņir zegon izar-argia

udaberriz zait estali!

 

Bertso-iturri jariotsua

ai, biurtu zakit agor!

Arkitutzen nauk uda-erdian

lur-zekena bezin legor.

Biotz-barruan ditudan kezkak

erasotzen naute gogor...

ta begi-illun ipini naute

leno nintzana ain pozkor!

 

Zure ezpain guri-gurietan

ager duzu ezti-poza,

eta ni berriz, au zorigaitza!,

ezerk ere ez nau goza!

Aldapa gogor neketsu ontan

lasterkatzeko ez naiz gauza...

ail, egoera trixte onetan

nik ezin dezaket luza!

 

Ire olerki kupigarriak,

poztu natxiotek zerbait,

ta agorturik zegon putzua

ur-jarioka asi zait.

Eure bertsozko laguntz-bereziz,

lagun zakidak nolabait,

egun-sentiko txorien antzo

bertso-kantuz nadin noizpait!

 

Bertso-langintzan gora-goraka

lasterka bizian oa,

bertsolari ez, baizik biur aiz

olerkari mallakoa.

Esakeratan biguiņa eta

idazkeraz txit gozoa,

aapaldiak ongi neurturik,

eztia berriz mintzoa.

 

Txindokipeko arkaitztartean

sortutako urretxindor,

jarraitu bezak aurrerantzean

orain arte beziņ jator,

txorien gisa txorrotxioka

ordu oroetan ator

laguntz eskean dagon txori au

berriz ere dedin pozkor!

 

 

 

© Eustakio Mendizabal 'Txikia'

 


www.susa-literatura.eus