OI, JERUSALEM!
Lazkau: 1965'eko Lotazilla'ren 13' an
Jerusalen ederņo,
Ama biotz-bera,
Jainkoaren erririk
maiteena zera.
Zeruak eta lurrak
sortuaz batera
Bere erritzat Jaunak
zu ziņun aukera,
ta Paraon menpetik
garaille atera.
Uztarpetik askatu
ziņun itxasoan,
ta zeruko janariz
elika basoan.
Berrogei urte luze
bitarte osoan,
iņoiz agortu gabe,
murmurka alboan,
zuri jarraiki ura
ibaika zijoan.
Burruketan Jainkoa
zenuan gudari;
zeru-sapaian berriz
laņoa gidari.
Mana gozoa jantzat,
arkaitz-ur edari,
eta esne-gurina
ta ezti ugari
zerion lur joria
eman zizun sari.
Izan zazu adore,
jaiki poz-gaņezka;
etorkizun urrunak
ez zaitzate kezka.
Gizonen aintzarako
Jainkoak zaduzka,
Bere Semearentzat
auta dun seaska;
emazte-gaitza begiz-
jota daukan neska.
Eztai-jantzi dizditsuz
gaur apaindu zaite;
Goi-eskerrik onenaz
Jaunak zaitu bete.
Gizon egiterano
Yaubek zaitu maite,
eta sortze bertatik
garbi zeran, gazte,
autetsi Bere Seme
Kristoren emazte.
Aundi egingo zaitu
bart jaio zaizunak;
betidanik iraungo
du zure izenak.
Gizadiari diozun
maitasun gurenak
Zuganako ditu A-
danen ondorenak,
t'Ama izenez deitu-
ko zaituzte denak!
© Eustakio Mendizabal 'Txikia'