OI, POXPOLIN NERE...!

      Lazkau: 1967'ko Epailla'k 26

      (Aberri-Eguna)

 

Gona beltx,

bluxa zurixka,

buruko zuri...

galtzerdi

luze, larruzko

albarka ori...

ta eme

ariņean milla

sorginkeri...

 

Oi, Poxpolin, Poxpolin,

Oi, Poxpolin nere...!

 

Kalean zear

arki dut bakar,

pinpilin-pauxa bera baņo

askozaz zoragarriago.

 

Txantxan ariņa

bezin berdiņa...

xalto ta xalto, irri ta goxo,

inguratu zait niganaņo...

 

Oi, Poxpolin, Poxpolin...

Oi, Poxpolin nere...!

 

Aitatasunak,

aur-maitasunak

eragin dit seme-miņ otza

ere, lots luken pralle-biotza,

 

ta uki samurrez,

autsi bildurrez,

luma ariņa beziņ eroso,

buruz-gora dut jaso.

 

Milla loisintxa

aidean egin-da,

muinki goxoz, amar laztan

egin dizkiot ezpaiņetan.

 

Begiak xabal,

—neri so-apal—,

lotsa ta gogait

gelditu zait,

nere maitasarrearen berri

aur-adiņaz ezin iragarri.

 

Oi, Poxpolin, Poxpolin...

Oi, Poxpolin nere...

Oi, Poxpolin, Poxpolin,

Euskal-baratzean lore!

 

 

 

© Eustakio Mendizabal 'Txikia'

 


www.susa-literatura.eus