GORA EUSKERA TA ERRIA!

      (Doņu zar bati ipiņi nizkion itzak)

      Lazkau: 1966'ko Urrilla'k 6

 

Euskal-kolkoan seme Euskaldun

nere amak sortu nindun,

eta arnasa dedan artean

jarraituko dut Euskaldun!

Euskera beste izkuntzik ez dut

maitako sekula illun,

ta Gudarien Ikurriņ deuna

detala nik bide-lagun,

Erri zar onen maitale sutsu

azalduko naiz edo-nun!

 

Arana-Goirik eriotzaņo

maitatu zun Aberria,

eta ain ongi ikasi zigun

Euskera maitagarria,

goraipatuko ditut nik ere,

naiz-eta kendu bizia...!

Euskaldun aske gaitezen, eman

nai nuke naizen guzia,

ta bildur gabe, deadar egin:

Gora Euskaldun-Erria!

 

 

 

© Eustakio Mendizabal 'Txikia'

 


www.susa-literatura.eus