1.- Ez dagoenaren ereilea
Errota abandonatu baten besoak ikusi ditut, bai, nola mugicen ziren.Nekazari bat ikusi dut, nola ereiten zuela egiten zuen.
Bakarrik zoan, geldi, bularra eguzkiak gorriturik, ortuxik, oinetatik odola zeriola;
herriari aurpegi ematen dion mendiska batetik zoan, zerutik lurrera mugicen zituela besoak.
Eskuetara begiratu diot:
Huxik zeduzkan!
-Nor da? -galdetu diot gerra-gizon bati.
-Zoro bat -eranzun dit. Nik hau pensatu dut:
Dohaxu dira hemen zorakerietan bakexu direnak!
Dohaxu dira bere zoroak harcen dituenean ere nobletu egiten direnak!
Dohaxu dira, eskuxik egonarren, maitatu eta deseoan dadukatena ukabil-beteka erein egiten dutenak!
Eta gero, nire eskuetara begira, itocen ninduen tristura batez hau esan diot ene buruari:
-Eta ni? Eta besteak?
Eta gerra-gizonari bizkarra emanik, buruxtu egin naiz, dolorez, ereile zoroaren aurrean.
Gaiso errota abandonatua, mugi zaite bakean!
© Tomas Meabe