Gerra txikia
Gerra txikia
2014, nobela
304 orrialde
978-84-92468-58-4
azala: Lander Garro
Lander Garro
1975, Orereta
 
2010, nobela
Gerra txikia
2014, nobela
304 orrialde
978-84-92468-58-4
aurkibidea
 
Gerra txikia
Lander Garro, 2014

Errefuxiatua da Xabi Ugarteren aita. Hiru seme-alabak trenean sartu ditu amak 1983ko urriko goiz batean eta, muga igaroz, aitarengana joan dira Hendaiara, zalantzez beteta, ohiz besteko lekuan bizi beharko dutelako aurrerantzean, baina oraindik ohartu gabe gerra giroa datorrela etxeraino. GAL garaia da, zelatan daude mertzenarioak, eta laster gertatuko dira atentatuak, hilketak, atxiloketak, deportazioak... Haur izatearen xalotasunak, ordea, munduari begiratzeko aldarte berezia ematen dio Xabi txikiari, eta une zailenetan ere beti saiatzen da atsegin edo probetxuren bat topatzen: lagun berriak, hondartzako egunak, etxera datozen iheslariak, Tour-eko karrera, lehen musua.

Abenturak eta garai krudelen oroitzapenak, biek bat egiten dute Lander Garroren bigarren nobela honetan. Haurtzaroak paradisu galduaren arrastoak gordetzen ditu, itzal gaiztoz eta amets gozoz gogoraturik.

bideoak:
Sautrela (2014-06-28)
Don Inorrez (2014-05-22)
Don Inorrez (2014-05-22)
kritikak:
Amets galduen zirimolan, Mikel Asurmendi, Berria, 2014-06-22
«Errealitatea hain krudela ez balitz, fikzioak ez luke horren itzal gaiztorik hedatuko. Agian, Garroren nobelako haur-nerabeek “Gu gara pailazo hiltzaileak Euskadin sortuak jarraitzeko borrokan” ahapaldia bestera abestuko dute etorkizunean».
Ba ote da gerra txikirik?, Iraitz Urkulo, Berton, 2014-08-00
«Narrazio-mailan nabarmentzea merezi duen beste alderdi bat erritmoa eta tentsioaren kudeaketa da. Gerra zikinaren mehatxua, helduen pentsamendu eta kezkak bezala, umearen belarrietara zeharka baino iristen ez den zurrumurru moduko bat izango da».
Gurasoen gerrak, Javier Rojo, El Correo, 2014-10-04
«Teknikaren aldetik narrazioa tradizional xamarra da (narratzaileak hirugarren pertsonan kontatzen du istorioa, gehienetan lehenaldian), aitarekin elkartzera Iparraldera doan seme gazteenaren ikuspuntua azalduz».
Eguneroko gerra, Aritz Galarraga, Deia, 2014-10-18
«Ez du galduko nobela guztian zehar begirada lainoa: harro egongo da, adibidez, bizitzan lehen aldiz bonba baten eraginak ikusten dituenean. Eta are harroago ez delako izan ikusle soila».
Gerra txikia, Alaitz Andreu, Aizu!, 2014-11-00
«Besteekiko harremanek sorrarazten dizkioten beldurrak, jakin-minak, ilusioak eta etsipenak ezagutuko ditu irakurleak, atalez ataleko ikaspen eta hausnar txiki edo, zergatik ez, sakonen bitartez».
Zenbaitzuen gerra txikia, Txema Arinas, quejicakexontzia.blogspot.fr, 2014-12-01
«Lubakiak lubaki edo enpatiak enpatia, badago nobelan benetan txunditu egin nauen zerbait, eta orain arte gainerako “lubaki” nobeletan ozta-ozta topatu egin dudana».
Errelatoa, Txema Arinas, Berria, 2015-01-22
«Ba al dago beraz Gerra txikia honetan nolabaiteko aurrerapausorik lubakitik behingoan irteteko bidean, hau da, nor bere errelatoaren ikusmira zabalagoa, irekiagoa, anitzagoa egiteko bidean? Auskalo, oraingoz ezin besterik esan».
Gerra txikia, Roberto Moso, El Correo, 2018-06-05
«Benetakotasuna, noblezia, fideltasuna, laguntasuna, maitasuna, elkartasuna? modaz pasatzen ez diren hitzak. Hitz potoloak, handien ahotan, baina ez beti euren eginetan».