Bizikidetza edo
Javier Rojo
"On Camillo"
Giovannino Guareschi
Ibaizabal, 2001
Giovannino Guareschi-k (1908-1968) Bigarren Mundu Gerraren ondoko literaturarako asmatu zituen Camino erretore katolikoaren eta Peppone alkate komunistaren arteko ikamiketan oinarritutako istorio barregarriak. Horietako batzuk "On Camillo" izeneko liburuan argitaratu zituen. Gaia, ezin aproposagoa izan daiteke gerra ondoko Italia nahasian (eta azken aste hauetan gertatu dena ikusita Italia beti nahasita dagoela dirudi) bi indar nagusien bizikidetza zailaren adibideak emateko. On Camillo katoliko integrista, gizartean ere Eliza katolikoaren nagusigoa aldarrikatzen duen pertsonaia, burugogorra baina onkotea. Peppone, alkate komunista, Camilo bezala burugogorra baina onkotea. Irakurleak pentsa lezake idazleak paralelismoa aurkeztu nahi duela eta bizikidetzarako erdiko bidea proposatu. Halaxe dirudi askotan, baina istorio hauetan hirugarren pertsonaia batek parte hartzen du: gurutzean dagoen Kristo bera agertzen baita askotan personaia moduan, On Camillo-ri aholkuak ematen. Bai, nolabait ere, Guareschi-k erdiko bide bat proposatzen du. baina Kristo zaindari dutelarik, honako hau esan nahiko balu bezala: demokristauak eta komunistak elkarrekin bizi daitezke, baldin eta demokristauak boterean badaude beti.
El Correo, 2002-04-10