Ibinagabeitia Proiektua. Literatur aldizkariak biltzen dituen gordailua. Oraingoz 26 daude: Gernika, Olerti, Igela, Ustela, Pott, Oh! Euzkadi, Susa, Xaguxarra, Idatz & Mintz, Stultifera Navis, Pamiela, Txistu y Tamboliñ, Kandela, Korrok, Ttu-ttuá, Txortan, Porrot, Plazara, Literatur Gazeta, Zintzhilik, Enseiucarrean, Mazantini, Garziarena, Zantzoa, Vladimir, eta Garziarena Berria. Denera 3.392 artikulu daude osorik.
Euskarazko teatro testuak. Maskarada-ko Mikel Martinez-ek osatutako web gunea. 50 bat teatro-lanetara heldu da jadanik gune dinamiko honen ekimena. Euskal teatrogileei buruzko informazioaz gain, bost ataletan dituzte teatro-lanok banatuta: Euskaraz sortuak, Itzulpenak, Haurrentzat, Bakarrizketak, eta Ipuinak.
Euskal klasikoen gordailua. 100etik gora liburu eta testu, hiru ataletan banatuta: Idazleak eta idazlanak (Etxepare, Duvoisin, Barrutia, Elizanburu, Etxahun, Leizarraga, Mogel, Tartas...); Eresiak, bertsoak eta kantak; eta kutxatila.
Pentsamenduaren klasikoak. 70 liburu, besteak beste, egile hauenak: Montaigne, Kant, Darwin, Rousseau, Voltaire, Nietzsche, Freud, Kierkegaard, Spinoza, Leibnitz, Descartes, Hume, Humboldt, Schopenhauer, Hobbes, Keynes, Saussure, Bloomfield, Piaget, Levi-Strauss, Barthes, Camus, Locke, Toynbee, Fromm, Croce, Erasmo, Moro, Vitruvio, Seneka, Aristoteles, Platon...
Donostiako euskal idazleak. 91 idazle, Donostian jaioak edo bertakotuak. 500etik gora liburu, eta horietako erdiek dute azala eta pasarteren bat irakurgarri.
Txistu y Tamboliñ aldizkaria. 1983tik 1993ra paperean argitaratu ostean, 2002tik aurrera Internet-en argitaratzen dute.
Athena. Internet-en argitaratuta dauden liburuen aurkibiderik osatuena. 10.000 liburutik gora jasoak dituzte.
Lizardiren lanak. Zarauzko Lizardi institutuaren iniziatibaz, Xabier Lizardiren ia lan guztiak daude hemen: olerkiak, antzerkiak, artikuluak, eskutitzak, eta idazleari buruzko hainbat lan.
Ostiela aldizkaria. Hiruhilabetekari honen hainbat testu hautatu eskaintzen ditu guneak. Harpidetza egiteko eta ale zaharrak eskuratzeko modua ere badago.
Euskal poesia (Jagi Hadi web gunea). Hain poetaren poema batzuna: Aresti, Arrese, Artze, Azurmendi, Iratzeder, Etxaniz, Gandiaga, Gaztelu, Irastorza, Iratzeder, Izagirre, Krutwig, Lasa, Lauaxeta, Lekuona, Lete, Lizardi, Mirande, S. Mitxelena, Monzon, L.M. Mujika, Otamendi, Sarrionandia, Urretabizkaia, P. Zabaleta, Zarate eta Zulaika.
Euskaltzaindia. "Produktuak eta zerbitzuak" atalaren barruan, on-line argitalpenak daude: Frai Bartolome de Santa Teresa, Hiztegi Batua, mintzamoldeen antologia, herri izendegiak...
Sarrionandiaren "Esklabu erremintaria" ahalik eta hizkuntza gehienetara itzultzeko saioa. Jadanik 25 bertsio baditu.
Gutenberg proiektua. 2.500etik gora liburu elektronikoki berrargitaratuta.
Euskaldunon Egunkaria-ren literatura-txokoa. 1999tik aurrera argitaratutako liburu guztien zerrenda, eta baita beren orrialdeetan argitaratutako kritika eta liburu-aipamen guztien data.
Euskal bertso eta olerkien bibliografia. Aldizkari eta egunkarietan argitaratutako olerki eta bertsoen bilbiografia, Julen Urkizak egina. 46.000tik gora fitxa, bilaketak egiteko moduan.
Jalgi Hadi web gunea. Olerkiak, ipuinak, bertsoak, liburuak...
Anjel Lertxundiri buruzko xehetasunak. Orioko kontuei eskainitako web honen barruan, Anjel Lertxundiri buruzko biografia, balorazioa eta argitaratutako lanen berri jaso ahal izango duzu.
Senez aldizkaria, Kera buletina. EIZIE itzultzaile-elkartearen argitalpenak.
William Shakespeare. Obra guztiak ingelesez.
"Jon Mirande orhoituz". Gipuzkoako Diputazioak 1998an antolatutako erakusketako materialak.
Miguel de Cervantes. Obra guztiak espainolez.
Red Flag-en euskal poesiaren antologia. Iturbide, Eguzkitza, Urretabizkaia, Atxaga, Aresti, Sarrionandia, Igerabide, Lizardi, Ibarguren...
Euskal itzulpenen katalogoa. Euskaraz 1995era bitartean argitaratutako itzulpenen katalogo bibliografikoa.
Yann eta Lara. Vicente Gil de Paules-en ipuina.
Sortu ta Sortuz. Santutxuko gazte sortzaileen web gunea.
Logos web gunea. Euskal literaturako hainbat testu.
Euskal Idazleen Elkartea. Elkartearen web gunea; "Hegats" aldizkariko azken sei aleak PDF formatuan.
Gabriel Aresti KMn. Bilboko Bidebarrietan eta Donostiako KMn Arestiri buruz egindako erakusketako materialak.
Printze txikia. Antoine de Saint-Exupéry-ren liburua euskaraz.
Euskal umeon z(d)ibertxokoa. Besteak beste, ipuinak entzun, irakurri edota norbera izateko ipuin kontalaria.
Ur Apalategi idazlearen web gunea.
Karlos Santisteban-en web gunea.