ÉMiLE ZOLA
kronologia laburra
1840ko apirilaren 2an jaio zen Parisen, eta 1943an Aix en Provence-ra bizitzera joan zen gurasoekin. Aita hil zitzaion 1847an.
1952an Paul Cézanne-ren adiskide egin zen Collège Bourbon-en.
1858an Parisera itzuli zen amarekin.
1862an Hachette argitaletxean lanean hasi zen.
1864an argitaratu zuen bere lehen liburua: "Contes à Ninon".
1865an argitaratu zuen bere lehen nobela: "La confession de Claude".
1866: Cézanne, Manet, Pissarro pintoreekin ibili ohi da.
1877: "L'Assommoir" nobela argitaratu zuen.
1878: Médan-en etxe bat erosi zuen, eta 'Soirées de Médan' taldea sortu zen, tartean izaki: Maupassant, Huysmans, Alexis, Céard, Hennique...
1880: "Nana" nobela eta "Le roman expérimental" saiakera argitaratu zituen.
1885: "Germinal" nobela argitaratu zuen.
1887: Zolaren aurkako manifestua idatzi zuten bost idazlek Le Figaro agerkarian.
1890: "La bête humaine" argitaratu zuen.
1898: "J'accuse...!" idatzi zuen L'Aurore agerkarian (urtarrilak 13). Otsailean Zola epaitu eta uztailean urtebeteko kartzela zigorra ezarri zioten, baina idazleak Ingalaterrara ihes egitea lortu zuen uztailaren 18an.
1899: Zola berriro Parisen (ekaina).
1902: irailaren 28-29ko gauean hil zen Zola, lo zegoelarik monoxido karbonikoz itota; askoren iritziz, idazlearen arerioek etxeko tximinia blokatu zuten pozoitu zedin. Urriaren 5ean ehortzi zuten Montmartre-ko hilerrian. Hiletan Anatole France idazleak esan zuen: "Giza kontzientziaren momentu bat izan zen Zola".
1908: Panthéon-era aldatu zuten Zolaren gorpua (ekainak 6).