Bertso berriyak
Txirritak jarriyak
1
Bertso berriyak jartzera nua
euskera eder batian,
kulpa gabeko jende umillak
lotu gaituzte katian.
Gu askok autan ibilli gaitu
tabernetan da kapian,
tximillu txar bat asi da artza
artu nairik anka-pian,
baztar guztiyak nastuko ditu
uzten bazaio pakian.
2
Liburutikan letuta dakit
Getari zerbait bazala,
zenbait tokitan presentatua
mudatu gabe azala,
biotz oneko jende ondradu
prestua ta serbitzala,
lareun urtian eman diona
Kantabria'ri itzala;
zuek Oriyo'n zeiñ dezute guk
emen Elkano bezela?
3
Asarratzeko ainbat badegu
zerbait inporta zagunak,
kopeta illun jarriko degu
sentimenturik degunak;
gu mendeaturik egin dituzte
esplikaziyo legunak,
gaizki esaka ixildu gabe
arratsak eta egunak,
eskerrik asko, begi-okerra
eta dituzun zagunak.
4
Indartsua ta korajetsua
beti izan da Oriyo,
nik ez det iñor bera jetxi nai,
al dan guziya gora iyo;
bertsuak jarri dituztelako
gaude pixka bat seriyo,
bi erri autan artu gaituzte
txanboi bat dala meriyo,
obrak begiyen bistan or daude,
gezurrak ez du baliyo.
5
Aita Elkano'n seme maitiak
gure erriko personak,
Españia'n da Frantziya'n ere
guztiyen buru izanak;
garai arretan umill ziraden
oraiñ arro dabiltzanak,
oraindik danak ez dira illak
denbor'artako gizonak,
mundu guziya bildurtu zuben
Getariya'ren izenak.
6
Amalau gizon arraunlariyak
beren txalupa ta guzi,
ez det kuadrilla bizkorragorik
itxas gañian ikusi;
illabetian iru batalla
zituztenak irabazi,
emen ezikan Baiona'n ere
Getariya zan nagusi;
oraiñ bertsuak orla jartzia
guk ez genduben merezi.
7
Kulparik gabe jarri dizkigu
begi-okerrak bertsuak,
inposible da lau zientziak
ote dituen osuak;
orren kontuak getariarrak
ongi dauzkagu jasuak,
beti guretzat azaltzen dira
endredadore batzuak,
indar gutxiko bularra zuben
ura azi zun atsuak.
8
Zelebria da kulparik gabe
jarri diguzun disputa,
ze adelantu espero dezu
okasiyua piztuta?
Zure kontuak getariarrak
ez daukazkigu aztuta,
guri bertsuak jarri ta saltzen
sos batzuekin poztuta;
zernai orlako erdi txoruak,
juiziyorik eztu-ta.
9
Jai-goiz batian ikusi nuben
Zarautz'era etorriya,
pranko altutik mintzatutzen zan,
ona zeukan eztarriya;
arrazoi gabe desonratu du
pakian daguen erriya,
toki onian allegatu da,
artuko zaio neurriya,
gogotsua da kantatzen baña
jakinduriyaz urriya.
10
Guri bertsua jartzia orrek
egin du pranko itxusi,
iñoren ere lizentzi gabe
gero kantatzen zan asi;
Zarautz'en nola portunatu zan
neronek nuan ikusi:
bi aguazillak kargu artuta
bere papera ta guzi,
preso sartuko ez baldin bazan
larri juan zan igesi.
11
Tokatzen ez dan gauza txar asko
guregatikan esan du,
aurten atzetik etorri arren
ezkera txarrak izandu;
kulparik gabe kantak jartzia
jendiak damu artzen du,
guztiyen buru balitz bezela
erri guziya sartzen du,
ez nuen penik zerbait azaña
zerozer egin bazendu.
12
Oriyo ere gelditu izan da
aurten gu gauden moduan,
Getariya'tik etzan bertsorik
aientzat izan orduan;
gorroto txarrik ez degu baño
lengo kontuak goguan,
eskuetako arraunak ere
jokatzeko eman ginduan,
ongi egiñak gaizki askotan
pagatzen dira munduan.
13
Kontrariyorik gabe egondu
giñan amabi urtian,
emen da Bilbo'n, ta Baiona'tik
San Juan de Luz bitartian;
gure atzetik segitu eziñik
asko zebiltzen nekian,
desafiyuak izaten dira
projimuaren kaltian,
errespetua guardatu zuben
Zirilo zebillen artian.
14
Bertsuen bidez emen jendiak
pena pixka bat artzen du,
eskarmentuba ikustiak bat
juiziyuan sartzen du;
bera aldrebes dabillen batek
martxa guztiya galtzen du,
au aditu ta Zirilo zarrak
bere koleran esan du:
«Oriyotarrai paore baizik
eztiyet egin izandu!»
15
Etsai gaiztua saiatutzen da
justuba tentatutzeko,
motiborikan asko izan da
gu eskarmentatutzeko;
aiek etzuten eskubiderik
gure konduta galtzeko,
ordena nuben bertso oriyek
paperan plantatutzeko,
Santana zarrak eta Zirilok
jaietan kantatutzeko.
[1916] |