Txoferrik gabeko kamioi luzeak

 

Txoferrik gabeko kamioi luzeak

banan-banan ilara amaigabean,

lanbropeko ilunbea ezin zulatu duten

argi horixkak piztuta.

Kamioiak mantso doaz

baina ez dira inoiz gelditzen,

egunsentia gertu antzematen da

baina gaua ez da inoiz amaitzen,

munduaren alboan bizi naiz

baina irudi hau beti-beti dut neurekin.

 

 

© Juan Luis Zabala

 

 

"Hautsia natza" orrialde nagusia

www.susa-literatura.eus