|
«Honetaz behar huke idatzi, hartaz behar huke». Aholkurik nork eman badaukat, demontre. Askoren solasentzat gor edo nahi nuke. Zergatik honetaz, hartaz zergatik? Zergatik ez neure gogoak damaidan bidez, zergatik ez jardun libre? Gai inportanteez barne eraman nahi naute neure izate-moduarentzat begirune gabe, niretzat neure gaiak ez bailira eta asko inportante. Neure gaiak, gaitxoak erlieberik gabeko esankizuntxoak nahi ditut jaulki ahotsik behartu gabe. Beude gai inportanteak, beude behar huke-ak, aholku guztiak beude beren handitasun handiaren aldare barrokoetan, ale! |
© Bitoriano Gandiaga