|
Baina oraindik goiz bakoitzera zaizkit begiok zabaltzen. Oraindik goiz bakoitzeko argiak nau harritzen eta pozez zoratzen. Oraindik eskuok, oinok oraindik egun berri bakoitz oro goiz berri bakoitz oro ditut argitan ikusten. Oraindik goiz oro dut bakoitzean egun berri bat estreinatzen. Eta jendea eta gauzak egun berri bakoitzaren eskenategian ikusten ditut egun berri bakoitzaren argitan egun berri bakoitzaren argi berriaren irribarretan aurrean eta gertu egun berri bakoitzaren grazia paregabean argi. |
© Bitoriano Gandiaga