...T'euria.

T'ozkirri ta argia

itogin-zarata

saltari ta alaia,

klaustroko patio

barru ta gordean,

arra t'erdi luze

edo krabeliña

zuri bat jagia.

...T'euria.

 

Argi ta saltar¡

zarata, beti lez,

betiko beti lez,

ta, alaia,

kanpoan baiño be

ariman ba-litza,

arra t'erdi luze

edo krabeliña

zuri bat jagia.

...T'euria.

 

Kanpoan baiño be

ariman ba-litza

euria, beti lez;

ta itogin-zarata,

beti lez, alaia,

beti lez, barruan,

arra t'erdi luze

edo krabeliña

zuri bat jagia.

...T'euria, t'euria.

 

 

 

© Bitoriano Gandiaga

 

 

"Gandiagaren poemak bere ahotsez" orrialde nagusia

www.susa-literatura.eus